Jauzi edukira

Plasma Mobile eskaintzen duten banaketak


Mobile

Manjaro ARM

Manjaro ARM, ARM gailuetarako Manjaro banaketa da. Arch Linux ARM-en oinarrituta dago, Manjaro tresnak, gaiak eta azpiegiturarekin konbinatuta, zure ARM gailuetarako irudiak instalatzeko.

Webgunea Forum

Zama-jaitsi:

Instalazioa

PinePhone-rako, informazio generikoa aurki dezakezu Pine64 wikian.

openSUSE

openSUSE, behinola SUSE Linux eta SuSE Linux Professional, SUSE Linux GmbH-ek eta beste konpainia batzuek babestutako Linux banaketa bat da. Gaur egun, openSUSE-k Tumbleweed oinarri duten Plasma Mobile eraikinak hornitzen ditu.

Zama-jaitsi

Instalazioa

PinePhone-rako, informazio generikoa aurki dezakezu Pine64 wikian.

postmarketOS

PostmarketOS (pmOS), telefono adimendunetan eta beste gailu mugikorretan instalatu daitekeen, ukimenerako optimizatutako, aurre-konfiguratutako Alpine Linux bat da. Begiratu gailu-zerrenda zure gailuak euskarria izateko aurrerapena ikusteko.

Aurre-eraikitako irudirik ez duten gailuetarako, «pmbootstrap» erabili beharko duzu irudia flash memorian eskuz grabatzeko. Jarraitu honako jarraibideak. Egiaztatu gailuaren wiki orria funtzionatzen ari denari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Jakizu gehiago

Zama-jaitsi:

Neon oinarriko erreferentzia «rootfs»

KDE Neon-en oinarritutako irudia. KDE Neon bera Ubuntu 20.04ean (Focal) oinarrituta dago. KDE Neon-en garapen ezegonkorreko («dev-unstable») adarrean oinarrituta dago, eta beti kaleratzen ditu git nagusiko KDE Frameworks azpiegituren, KWin eta Plasma Mobile-ren bertsio berrienak.

Une honetan ez dago irudiak mantentzeko lanik martxan.

Zama-jaitsi:

Instalazioa

Irudia zama-jaitsi, deskonprimatu eta grabatu SD-txartel batean «dd» edo tresna grafiko bat erabiliz. PinePhone automatikoki abiatuko da SD-txartel batetik. Barneko flash-ean instalatzeko, mesedez, jarraitu Pine wikiko jarraibideak.

Mahaigaineko gailuak

Neon oinarriko amd64 ISO irudia

ISO irudi honek Neon-en oinarritutako erreferentziako «rootfs»ek erabiltzen dituen pakete berdinak erabiltzen ditu. Android-ez darabilten intel tabletetan, PCetan eta alegiazko makinetan erabil daiteke.